XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Prozedura ugari ditu estrofen aniztasun eder hori sortzeko.

Nabarienak azpimarra ditzagun: - Bertsolerro berak sartu, baina beste konbinaketa batzuk eginez.

- hausturak tartekatuz, puntu berriak sartuz, bertsolerro motxak erantsiz.

- molde desberdinak elkartuz, adibidez molde nagusia eta txikia elkarrekin uztartuz.

@- berez puntu bakarrekoa litzatekeen estrofan. 2 eta 3 puntu desberdin erabiliz.

- era erregulatuan han egon beharko luketen puntuak ezabatuz, honetan Lizardirekin kidetasun bat aurkitzen diogularik; - bertso libreak erabili izana, nahiz eta ez diren asko.

Beraz, era askotako prozedurak ditu Elorri-k bertso erregulatuen monotonia hausteko, eta estrofaren tankalaren gainetik hitzen eta esaldien joerari jarraitzeko.

Kantua baino areago du plaust barrutik jaiotzen zaion hitzaren hotsa eta erritmoa.

3. Bertso-lerroei gagozkielarik, silaba gutxikoak eta laburrak direla esan behar, eta beraz hemistikiorik gabeak.

Diskurtso poetikoak hedadura motxa hartzen du, erretorikarako lekurik gabe gertatzen dela.

Hori bai, zangolatrabak maiz egiten ditu eta maisutasunez.

Ikuspegi orokor hau zertxobait zehaz dezagun.

- Hamar silabako bertso-lerroa eta punturik gabea du eskuarki goieneko muga, hau da, 10- guarismoz emanikoa.

Hortik gorako silaba multzoak dituzten lerroak askoz ere gutxiago erabiltzen ditu poetak.

Gehienean, 6, 7 eta 8 silabako lerroak dira nagusi, kantuzko tradizioaren ildotik.

- Oin hautsiak tartekatzeko joera, batzutan puntudun, 4A, 3A, 2A, eta beste batzutan puntugabe, 4-, 3-, 2-, eta abar.

Beraz, Elorriren neurtitzek, funtsean ohizko moldeak erabiltzeaz gainera, beste alderdi hauek ere azpimarratzen dizkigute: arintasuna, grazia eta modernotasuna.

- arintasuna: estrofen lotura sor eta tuntuna hausteko, puntuen zama arinduz, bertso libreak tartekatuz, puntuak aldatuz, hausturak ugarituz.

- grazia: estrofa laburrak eta biziak erabiliz, karga erretorikoa ezabatuz, puntuen abileziazko morrontza gaindituz.

- eta modernotasuna: esperimentalismoko joera agertuz, diskurtso poetikoaren moldeak bitxiagotuz.

Esanahi trinkoa du metrikak Elorri deritzan liburuaren poetikan.